Seigarren postuari eutsi dio ‘Maialen’ek

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 24a, 02:00

Lanak eginda eta helburua beteta bukatu du Gipuzkoako Liga, Hernaniko Maialen trai­neruak. Seigarren zegoen Li­ga­ko sailkapenean, eta postu horri eutsi asmoz joan ziren Colindresera (Kantabria) la­run­­batean, azken estropada lehia­tzera. Ba postu horixe bera lortu zuten estropadan, eta baita helburua bete ere.
Au­rre­tik izan zuten Donos­tia­rra tal­dea, Ligako zazpiga­rre­na, bai­na hiru puntu kendu behar zizkion Maialeni, eta bakarra atera zion. Her­na­nia­rrek, bere aldetik, Orio talde indartsua utzi zuten atzetik, Colindrese­ko estropadan. San Juanek irabazi zuen azken lehia, eta Zumaia nagusitu da Gipuz­koa­ko Ligan.

Kontxako estropadari begira
Gipuzkoako Liga bukatuta, urteko estropada garrantzi­tsu­e­nari begira jarriko dira Her­na­niko arraunlariak; Kontxako Banderari begira. Irailaren 3an jokatuko da sailkatze estro­pa­da, erlojuaren kontrako saioa, arratsaldeko 18:00etan.
Emakumezkoetan, lau trai­neru sailkatuko dira bandera lehiatzeko. Gauzak horrela, oso zaila izango du Maialenek, txartela lortzea.

Hernaniko arraunlariak, ‘Txoriene’ saioan
Uretatik kanpo ere mugitzen dira Hernaniko arraunlariak, eta ETB1eko Txoriene sukal­da­ritza saioan izan ziren joan den osti­ralean. Ainhitze Kalonje arraunlaria eta Malen Oiar­za­bal patroia aritu ziren sukalda­tzen, Zigor Iturrieta aurkezlea­rekin batera, baina talde osoa joan zen Miramongo estudio­e­tara, trai­ne­ru eta guzti.
Dagoeneko grabatu dute saioa, baina hilabete barru emango dute telebistan: irai­la­ren 21ean, arratsaldeko 15:00e­tan, ETB1en.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!