Piszinak bakarrik ez, beste hamaika aukera topatuko ditu Udal Jolas igerilekueta, gaur eta etzi joaten denak. Uretan zein uretatik kanpo, mota guztietako jolasak izango dira, goiz osoan.
Abuztuan zehar, ekintza ugari jarri dituzte igerileku irekietan, zenbait egunetan, eta gaur eta etzi izango dira azken saioak. Eta beraz, azken aukera jolasez gozatzeko.
Uretatik kanpoko jolasak eta kirolak, hasteko
Aurrena, igerilekutik kanpoko jolasak eta kirolak izango dira aukeran, bi orduz, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Zinta gainean ibiltzeko aukera izango da, ohe elastikoetan saltoka, eskulanak egiten, edo harrapaketa, brilet... bezalako jolasetan.
Gainera, txapelketak ere egingo dituzte: ping pongekoa gaur, eta badmintonekoa asteazkenean. Hala ere, boleibolean edo saskibaloian aritu nahi duenak ere, izango du aukera.
Uretatik kanpoko jolasak izango dira 11:00etatik 13:00etara; eta segidan, ur jolasak 14:00etara arte.
Eguerdi partean, uretara!
Eta behin uretatik kanpoko jolasak bukatuta, eta bañu bat hartzeko gogoak piztuta, uretara sartzeko ordua iritsiko da. Ur jolasak izango dira eguerdi partean, 13:00etatik 14:00etara: koltxonetak...