Ostiraletik aurrera, festarako aitzakiarik ez da faltako Portun

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 26a, 02:00

Portuko San Joan Txiki jaiak ere bidean dira. Ostiralean hasiko dira eta asteburu osoan luzatuko dira, ohi bezala. Eta hiru egun hauetan ez da aitza­kiarik faltako festarako. Ekintza ugari antolatu dituzte gustu eta adin guztietarako.
Ofizialki, ostiralean, eguer­diko 12:00etan hasiko dira San Joan Txikiak, suzi­rien jaurtiketarekin. Aldi berean, buruhaundi eta txis­tulariak ere aterako dira auzoko txoko guztiak alaitze­ko asmoz.
Hala ere, aurretik, ma­rraz­ki eta pintura lehiaketa eta haurrentzako parkea izango dira.

Jokoak, Lorontzi Lehiaketa, sardinjatea, kontzertuak...
Arratsalde partean ere umeek izango dute zerekin gozatu. Haur parkea zabalik izango da berriz, puzgarri, ohe elastiko, olla eta guzti, eta horrez gain, haur jokoak egingo dituzte. Ohiko jokoak izango dira: zaku karrerak, aulki jokoa, lokotxak, ura eta irinaren jokoa... Txokolatada ere izango dute.
Urteroko ekintza bihur­tu den Lorontzi Lehiaketa ere ostiral arratsaldean izango da. Aurten ere, kontu haundiz zaindutako lore eta landare ederrak aurkeztuko dituzte, dudarik gabe.
Ondoren, sardinjate he­rri­­­­koia antolatu dute eta eguna bukatzeko, kontzer­tu ikara­garriak: Meltdown  hard­core metal talde her­naniarrak joko du. Kar­povian rock/ metal progre­siboa egiten duen Mutri­kuko taldea ere ariko da  eta baita  Soupkandja Reggae Band talde donos­tiarra ere.

Meltdown hardcore metal talde hernaniarrak joko du ostiralean, Karpovian eta Soupkanja Reggae Band taldeekin batera.

Asto karrera, larunbat arratsaldez
Portuko jaietan, suziriek protagonismo berezia har­tzen dute eta larunbata haien hotsekin esnatuko da. Ordutik aurrera, ume eta gaztetxoentzako ekin­tzak izango dira, goiz osoan eta arratsalde partean: haur jokoak, zinta laster­keta izugarrizko opariekin, tiro karabina txapelketa, altxo­rraren bila, Patxin eta Potxin pailazoak...
Eta arratsaldean, duda­rik ez, jendetza bilduko da auzoan, Portuko asto karre­ra famatua ikusteko. Aur­ten­­goa, 64garren edizioa izango da.
Gauean, berriz, musi­kak hartuko du protago­nismoa. Kalez Kale Kanta­rikoekin euskal kantaldi herrikoia egingo da afalos­tean, eta ondoren, dan­tzaldia izango da Laiotz musika taldea­rekin.

Igandean, euskal kulturari lekua
Igandea ere suziriekin esna­tuko da. Ondoren, diana izango da txistu­lariekin, auzoa girotuz.
Egun osoan zehar, euskal kulturarekin lotu­tako ekintzak izango dira nagusi. Goizean, pelota partiduak izango dira Axel Larrañaga, Ibai Ezeiza, Ander Leiza eta Xabier Salaberriarekin. Eguerdi partean, berriz, bertso saioa izango da bertso eskolako bertsolariekin eta ondoren, sagardo dastaketa, Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek alaituta.
Sagardo dastaketan, Her­nani eta inguruko he­rrietako 12 sagardotegik hartuko dute parte: Al­tzue­ta, Oialume-Zar, Olai­zola, Eula, Akarregi, Albe­rro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsas­buru, Otsua-Enea eta Rufino. Horrez gain, arratsal­dean, euskal jaialdia izango da. Bertan izango dira, Idoia Etxeberria harrijasotzailearen era­kus­taldia, neska trontza­larien lehia, Joxe Mari Esnaola aizkolariaren erakustaldia eta Andde Arbenoiz lasto altxatzai­lea­ren erakustal­dia. Dena dela, horiek bakarrik ez dira izango erakustaldi bakarrak. Ainara Dantza Eskola eta Shala Dantza Taldeko kideen emanaldia ere izango da arratsaldean. Hainbat dantza mota erakutsiko dituzte: Batu­ka, Funky, Ballet eta Sabel dantza. Bazkalostean izango da hori.

Laiotz, zezensuzkoa eta azken traka
Dantza ikusi bakarrik ez, gorputza mugitzeko aukera ere izango da iluntzetik aurrera, Laiotz taldearekin. Jaiei amaiera halaxe emango zaie, eta baita zezensuzkoarekin eta azken trakarekin.

PORTUKO SAN JOAN TXIKI JAIAK

ABUZTUAK 28, OSTIRALA
10:00 Marrazki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:30 Haurren parkinga:
- Puzgarriak
- Ohe elastikoak
- Parke txikia
- Olla
12:00 Jaien hasiera suzirien jaurtiketarekin.
Aldi berean, buruhaundi eta txistularien irteera auzoko txoko guztietan alaitasuna zabalduz.
13:00 Auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa.
16:00-19:00 Haurren parkinga.
17:00 Haur jokoak:
- Zaku karrerak
- Aulki jokoa
- Lokotxak
- Ura eta irinaren jokoa...
18:00 Lorontzi Lehiaketa.
Ondoren Txokolatada.
20:30 XXV. Sardinjate herrikoia.
23:00 Kontzertu ikaragarria:
- Meltdown
- Karpovian
- Soupkandja Reggae Band

ABUZTUAK 29, LARUNBATA
08:00 Egunsentia, suzirien jaurtiketekin.
11:30 Haur jokoak:
- Zaku karrerak
- Aulki jokoak
- Lokotxak
- Ura eta irinaren jokoa...
13:00 Zinta lasterketa izugarrizko opariekin.
Jarraian Tiro karabina txapelketa.
16:00 Mus Txapelketa Shangay tabernan.
Ordu berean Altxor Bila.
18:00 LXIV. Asto Lasterketa.
19:00 Patxin eta Potxin pailazoak.
Jarraian Denak afaltzera gauerako indarrak hartzeko.
22:30 Kalez Kale Kantarikoekin euskal kantaldi herrikoia.
Ondoren Dantzaldia Laiotz musika taldearekin.

ABUZTUAK 30, IGANDEA
08:00 Egunsentia, Suziriekin.
09:30 Diana txistulariekin.
11:00 Pelota partidu interesgarriak. Parte hartuko duten pelotariak: Axel Larrañaga, Ibai Ezeiza, Ander Leiza eta Xabier Salaberria.
12:00 Meza auzoko hildakoen alde.
12:00 Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30 Sagardo dastaketa, Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek alaituta. Sagardotegi partehartzaileak: Altzueta, Oialume-Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu,
Otsua-Enea eta Rufino.
13:00 XLI. Toka eta Bote Txapelketa.
14:30 Bazkaria.
18:00 Ainara Dantza Eskola eta Shala Dantza Taldearen eskutik, Batuka, Funky, Ballet eta Sabel dantza erakustaldia.
19:00 Euskal jaialdia:
- Idoia Etxeberria harrijasotzailearen erakustaldia.
- Neska trontzalarien lehia.
- Joxe Mari Esnaola aizkolariaren erakustaldia.
- Andde Arbenoiz lasto altxatzailearen erakustaldia.
Jarraian, Laiotz taldearekin dantzaldia.
00:00 Jaien amaiera Laiotzekin.
- Zezensuzkoa.
- Azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!