50 plaza errugbilariek, taldearen urteurrenaren omenez

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 23a, 02:00

Ergobiko auzotarrek irabazi zuten giza proba desafioa, jaien aurreneko gauean. Baina helburua beteta bueltatu zen Hernani errugbi taldea ere: elkartearen 50garren urteurrenean, lortu zuten 50 plazara iristea. Ergobikoak, bere aldetik, errekor bila atera ziren (70 plaza), baina 65 plaza lortu zituzten. Baskulan, 772 kilo eman zituzten errugbilariek, eta 755 kilo Ergobikoek; beraz, hernaniarrei tokatu zitzaien hastea. Dena emanda bukatu zuten bi taldeek, eta are gogorragoa egin zuen saioa hezetasunak. Plaza, hori bai, beteta eta animatzen. Eskerrak eman nahi izan dizkie errugbi taldeak, bertaratu ziren guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!