Irazustabarrena eta Huitzi, 22 urtez azpiko Mundialean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 21a, 02:00

Promesen Munduko Txapel­ketan izango dira bi palista hernaniar, irailaren hasieran. Amaia Irazustabarrena eta Maider Huitzi, biak hautatu ditu Espainiako selekzioak, 22 urtez azpiko Mundiala joka­tzeko, Palentzian.
Irailaren 5etik 13ra izango da, eta paleta goma modalitatean ariko dira bi hernaniarrak, 30 metroko frontoian. Beste bi kidek osatuko dute taldea: Rebeka Contin eta Izaskun Arrosagarai nafarrek.
Partidu bakoitza bi palistak jokatuko dute, eta munduko selekzio indartsuenak izan­go dituzte aurrean: Mexiko, Argen­tina, Frantzia, Kuba...

Munduko selekzio indartsuenak izango dituzte aurrean, baina «zeozer polita» egitea espero dute.

«Aukerak badauzkagu zeozer polita egiteko»
Maila haundiko aurkariak izan arren, urruti iristeko esperantzarekin joango dira: «oraindik ez dakigu zein palista hautatuko dituen selekzio bakoitzak, baina aukerak badauzkagu zeozer polita egiteko», azaldu du Amaia Irazusta­ba­rrenak.
Zita haundira begira, Va­lentzian ari dira entrenatzen, eta asteburu honetan egingo dute azkeneko kontzentrazioa bertan. Gero, irailaren 3an joango dira Palentziara, Mun­duko Txapelketa jokatzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!