Festan murgilduko da gaur, 17:00etan kañonazoa botata, Astigarragako Ergobi auzoa, eta estreinako egunean, zeresan berezia izango du Hernani errugbi taldeak: giza proban arituko dira gauean, 23:30etan hasita, Ergobiko auzotar talde baten kontra. Desafio berezia izango da.
Giza proba jokatuko dute Hernani errugbi taldeak eta Ergobiko auzotar talde batek, gaueko 23:30etan.
Probaren aurretik, jolasak eta txokolatada ere izango dituzte haurrek, eta Laiotzen dantzaldia eta zezen suzkoa ere bai, arratsaldean.
ERGOBIKO JAIETAN, GAUR
17:00, KA-ÑO-NA-ZO-A!!
Jarraian, Haur jolasak
19:00, Txokolatada.
20:00, Astelehenean parte
hartuko duten idien eta gaur gauean ariko diren gizonen
pisaketa plazan.
20:30, Laiotzekin dantzaldia.
23:15, Zezen suzkoa.
23:30, Giza proba: auzoko talde bat eta Hernani errugbi taldea.
00:30, Laiotzekin dantzaldia.