Sergio Roman 13garren eta brontzea taldeka, master mailako Munduko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 20a, 02:00

Munduko atleta beterano one­nen artean aritu zen Sergio Roman hernaniarra, joan den igandean, eta baita onenetakoa dela erakutsi ere. Master mailako Munduko Txapelketak jokatu ziren Lyonen (Frantzia), eta maratoi erdian lehiatuta, 13garren postua lortu zuen, aurrenekoetatik gertu. Gainera, bron­tzezko domina janztea ere lortu zuen taldeka, Espainiako selekzioarekin.

«Azken lau kilometroak oso gogorrak izan ziren»
Ez zuen lasterketa erraza izan hernaniarrak. Aurreko egunetan gaixo egon zen, ezta­rriko infekzioarekin, eta antibiotikoak hartu behar izan zituen. Gauzak horrela, zalantza askorekin iritsi zen zita haundira, baina ateratzea erabaki zuen azkenean: «sufri­tzea tokatu zitzaidan, azken lau kilometroak oso gogorrak izan ziren, bareak jota egin behar izan bainituen».

«Esperientzia polita izan da»
Ia 100 herrialdetako atletak bildu ziren asteburuan Lyo­nen, eta 9.000 atleta inguru lehiatu ziren Munduko Txa­pelketan: «esperientzia polita izan da», azaldu du atleta hernaniarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!