Javier Urriza Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finala jokatzeko sailkatu da, larunbatean Utergari irabazi ostean. 30-13 nagusitu zen.
Emaitza horrekin, Endika Urrutia txapelketatik kanpo geratu da matematikoki eta bigarren finalista, Uterga eta Barrenetxea IVaren arteko lehian erabakiko da. Irabazten duena zuzenean pasako da finalera, markagailuari eta tantoei erreparatu gabe.
Urrizak Endikaren kontra jokatuko du bihar, txapelketaren barruan. Tramite hutseko partidua izango da.