Lehertzera doa festa Portun!

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 28a, 02:00

Iritsi dira San Joan Txikiak Portura. Gaur lehertuko da festa, hiru egunetarako. Eguer­diko 12:00etan izango da jaien hasiera suzirien jaurti­ketarekin, eta aldi berean, buruhaundi eta txistulariak aterako dira auzoko txoko guztiak girotzera.
Dena dela, aurretik ere izango dute zerekin gozatu txikienek. Marrazki eta pin­tura lehiaketa antolatu dituzte goizean, eta baita haur parkea ere, puzgarri, ohe elastiko eta guzti. Arratsal­dean ere izango da bertan ibiltzeko aukera, eta horrez gain, haur jokoak prestatu dituzte.
Ondoren, berriz, hain ezagu­na den Lorontzi Lehia­ketaren txanda izango da. Eta gau partean, sardin jate herrikoia eta kontzertuak.

Aldaketa, kontzertuetan
Gaur gauean hiru taldek joko dute eta azken momentuko aldaketa bat izan dela azaldu diote Kronikari. Hain zuzen, Meltdown talde hernaniarra ez da bertan izango, eta bere ordez, Physis versus nomos talde donostiarrak joko du. Musika psikodelikoa eskaini­ko dute. Gainerako bi taldeak mantendu egingo dira: Kar­povian (rock/metal) eta Soupkandja Reggae Band.

Asteburua ere aurretik
Asteburu osoa ere aurretik dago Portuko jaietan goza­tzeko. Bihar, besteak beste, haurren­tzako jokoak, zinta lasterketa, tiro karabina, altxorraren bila eta pailazoak izango dira. Eta nabarmen­tzekoa da, baita ere, Asto Lasterketa.
Igandean, ohi bezala, pelota partiduak, bertso saioa, sagardo probaketa eta euskal jaialdia antolatu dituzte. Baz­karia ere egingo dute.
Asteburuko bi gauak, Laiotz taldeak girotuko ditu.


ABUZTUAK 28, GAUR
10:00 Marrazki eta pintura
lehiaketa.
11:00-13:30 Haurren parkinga:
- Puzgarriak
- Ohe elastikoak
- Parke txikia
- Olla
12:00 Jaien hasiera suzirien
jaurtiketarekin.
Aldi berean, buruhaundi eta
txistularien irteera auzoko txoko
guztietan alaitasuna zabalduz.
13:00 Auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa.
16:00-19:00 Haurren parkinga.
17:00 Haur jokoak:
- Zaku karrerak
- Aulki jokoa
- Lokotxak
- Ura eta irinaren jokoa...
18:00 Lorontzi Lehiaketa.
Ondoren Txokolatada.
20:30 XXV. Sardin jate herrikoia.
23:00 Kontzertu ikaragarria:
- Physis versus nomos
- Karpovian
- Soupkandja Reggae Band

ABUZTUAK 29, BIHAR
08:00 Egunsentia, suzirien
jaurtiketekin.
11:30 Haur jokoak:
- Zaku karrerak
- Aulki jokoak
- Lokotxak
- Ura eta irinaren jokoa...
13:00 Zinta lasterketa
izugarrizko opariekin.
Jarraian Tiro karabina
txapelketa.
16:00 Mus Txapelketa Shangay tabernan.
Ordu berean Altxor Bila.
18:00 LXIV. Asto Lasterketa.
19:00 Patxin eta Potxin pailazoak.
Jarraian Denak afaltzera gauerako indarrak hartzeko.
22:30 Kalez Kale Kantarikoekin
euskal kantaldi herrikoia.
Ondoren Dantzaldia Laiotz musika taldearekin.

ABUZTUAK 30, IGANDEA
08:00 Egunsentia, Suziriekin.
09:30 Diana txistulariekin.
11:00 Pelota partidu interesgarriak. Parte hartuko duten pelotariak:
Axel Larrañaga, Ibai Ezeiza, Ander Leiza eta Xabier Salaberria.
12:00 Meza auzoko hildakoen alde.
12:00 Hernaniko Bertso Eskolako bertsolarien saioa.
12:30 Sagardo dastaketa, Itxaso, Maialen eta Uxue trikitilariek
alaituta. Sagardotegi partehartzaileak: Altzueta, Oialume-Zar, Olaizola, Eula, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Iparragirre, Artola, Itsasburu,
Otsua-Enea eta Rufino.
13:00 XLI. Toka eta Bote Txapelketa.
14:30 Bazkaria.
18:00 Ainara Dantza Eskola eta Shala Dantza Taldearen eskutik, Batuka, Funky, Ballet eta Sabel dantza erakustaldia.
19:00 Euskal jaialdia:
- Idoia Etxeberria harrijasotzailearen erakustaldia.
- Neska trontzalarien lehia.
- Joxe Mari Esnaola aizkolariaren erakustaldia.
- Andde Arbenoiz lasto
altxatzailearen erakustaldia.
Jarraian, Laiotz taldearekin dantzaldia.
00:00 Jaien amaiera
Laiotz taldearekin.
- Zezensuzkoa.
- Azken traka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!