Ohitura den bezala, peña elkartuta agurtu zituzten Amabirjin jaiak, Goizuetan. Une bakoitza aprobetxatu zuten herritarrek, ondo pasatzeko eta festei bukaera ezinhobea emateko, azken egunean: Peñaren eta ezkonduen egunean, hain justu.
Pilota partiduak, bazkaria, kalejira, zezenak eta dantzaldiak, denak izan ziren gozagarri, giro ederrean. Igandea txarangak eman zion bukaera egun polit bezain luzeari.