Gurutzealdek lagunartekoa gaur, Frantziaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 22a, 02:00

Munduko onenekin lehiatzeko aukera izango du Oier Gu­ru­tzealde astigartarrak, berriro. Mexikoko Munduko Kopa jokatzeko preselekzionatu du Espainiako selekzioak, trinketean aritzeko, eta irailaren 9an jakingo du bertan izango den. Urriaren 10etik 18ra jokatuko da Munduko Kopa.
Horri begira, Iruñan ari da entrenatzen Gurutzealde, eta lagunarteko partidua jokatuko du gaur selekzioarekin, Loi­tegi lagun, Frantziaren kontra: Tellechea eta Mendiburu.

Urriaren 10etik 18ra jokatuko da Munduko Kopa Mexikon, eta irailaren 9an jakingo du Gurutzealdek, bertan ariko den, trinketean.


Iruñako Oberena trinketean izango da, arratsaldeko 16:00etan hasita, jaialdiko bosgarren partidua. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!