«Jaien ondoren, zure iritzia ezagutu nahi dugu»

Kronika - Erredakzioa 2015ko uzt. 22a, 02:00

Santio jaiez gozatzeko mo­men­tua da orain, datozen lau egu­ne­tan. Baina festak buka­tutakoan, gozamen hori zen­baterainokoa izan den eza­gu­tu nahi du Astigarragako Uda­lak, eta zer egin dezaketen hu­rrengo urtean jaiak hobeak izateko. Horregatik, herritar guztiak animatu nahi dituzte, jaien balorazioa egitera: «zure iritzia ezagutu nahi dugu».

Kutxak erabiliz edo internet bidez
Horretarako, hainbat aukera izan­go dituzte eskura. Batetik, kutxak jarriko dituzte kultur etxean, uda­le­txean eta kiroldegian. Eta bes­te­tik, internet bidez ere egin daiteke, www.astigarraga.eus Uda­laren web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!