euskal Herrian festa gutxi izanen dira mahai baten bueltan edo poteoan ospatzen ez direnak. Goizuetako Amabirjin jaietako egitaraua begiratu besterik ez dago: festak irauten duten 5 egunetan hamar plan dituzte herritarrek janaz eta edanaz gozatzeko.
Plan horietako hiru, txupinazo egunean bertan izanen dira, Amabirjin bezperan. Suziriak eztanda egin eta gero, erraldoi eta buruhaundien konpartsarekin batera brindisa eginen da txosnan. Gazte poteoa 12:30etan hasiko da, Igandea txarangarekin batera; eta ondoren, gazte poteoa antolatu dute.
Amabirjin egunean, herri gosaria izanen da, goizeko 09:00etan, Ikastolako tabernan. Egun berean, afari herrikoia ere eginen dute, 21:45etan, elkartean.
Igandean, sagardo probaketaz gozatzeko aukera izanen da Plazan: Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenek hartuko dute parte. Arratsaldean berriz, 18:00ak inguruan, haurrentzako berendua antolatu dute.
Astelehenean bakailaoaren bueltan izanen dira ekitaldiak: lehiaketa antolatu baitute. Eta azken egunean, Peñen eta Ezkonduen egunean, Umore Ona peñaren bazkaria izanen da.