Urtero bezala, giro ederra izan zen Aranon, San Roke egunean. 13 txistulari elkartu ziren, Hernani, Areso, Elorrio, Lekeitio, Iruña eta Bartzelonatik etorriak, eta mezara bidean eta bazkalordura arte, musikaz goxatu zuten herria. Ederra eta estua izan zen pelota partidua ere, azken tantoan erabakita Jon Eskudero andoaindarraren alde; eta halakoxea herri bazkaria, denen artean Agur Jaunak abestuz bukatu zutena.