Iñigo Elizegi presoa aske geratu da

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 19a, 02:00

Herenegun atera zen Saint-Maur kartzelatik, Iñigo Elizegi preso politiko goizuetarra, 11 urteren ondoren. Madrilen hartu zuten senide eta lagunek, eta Pagozelaira joan zen bere bila semea, herrira eramateko. Gaueko 22:00e­tan iritsi zen Goizu­e­ta­ra, eta festa giroan murgilduta, harrera beroa egin zioten he­rri­tarrek. Leitzan ere atera ziren errepidera, Elizegi agur­tzera.
Bere gertukoek Kronikari azaldu diotenez, «oso animatuta dago Iñigo, gustora, eta egun berexiak dira gainera, jaietan baitago herria».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!