Barrenetxearentzat, ligaxkako pasea

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 16a, 02:00

Endika Barrentxea erremontista hernaniarrak jokatuko du Banakako Txapelketa Na­gusiko Ligaxka, Uterga, Urriza eta Endikarekin batera. Atzo zuen jokoan ligaxkako pasea, eta erraz nagusitu zen Etxe­berria IV erremontistaren kontra: 10-30.
Partiduko markagailuak erakusten duen moduan, Barrenetxea jaun eta jabe izan zen Galarretako pelotalekuan. Azpeitiako aurrelariak ez zuen egunik onena izan, eta agerian geratu zen txapelketara ez dela sasoirik onenean iritsi; kontuan izan behar da, lesio batetik atera berri dela. Barrenetxeak aldiz, joko ona duela erakutsi zuen hasieratik: bikain aritu zen peloteoan, sake onak egin zituen, sake-errestoan duen maila erakutsi zuen... Etxe­berria IV baino gehiago izan zen, hasieratik bukaerara.

Barrenetxearen hobekuntza, agerian
Txapelketetako partiduetan halako emaitzak ematen di­ra, bat oso ondo aritzen denean, eta besteak egun txarra duenean. Atzo ordea, agerian geratu zen, baita ere, Ba­rrenetxeak izan duen eboluzioa. Izan duen hobekuntza na­baria da; errekurtsoak ditu­en erremontista da hernaniarra, eta bikoteka erakutsi duen sasoia banakakoan ere erakutsiko duela dirudi. Hasteko, lau onenen artean dago, eta onena izateko bidea aurretik du. Orain, Urriza, Endika eta Utergaren kontra eman beharko du dena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!