Kañonazotik zirkura, etenik gabeko festa

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 19a, 02:00

Bi egun besterik ez dira falta, kañonazoak festa lehertzeko Ergobin. Ostiralean hasiko dira jaiak, arratsaldeko 17:00e­tan, eta lau eguneko gozatua hartuko dute auzotarrek, aste­lehenera arte.
Hasi eta berehala, jolasean eta txokolate janean ariko dira haurrak. Eta gauean, giza proba izango da, auzoko talde baten eta Hernani errugbi tal­dearen artean.

Krossa, larunbatean
Lasterka esnatuko da auzoa larunbatean, Kross Herriko­iaren 7garren edizioarekin, 10:00e­tan. Izenematea inter­ne­ten egin behar da, www.kirol­probak.com web orrian: txip propioa dutenek 9 euro, ez du­te­nek 12 euro. Egunean bertan ere izango da aukera, irteeran, 08:30etatik 09:30etara; 15 euro izango dira. Ondoren, idiak jarriko dira lehian, eta estreinako saioa izango dute Aiako Izetaren eta Arronako Etxetxoren pareek. Eta bazkaria ere ez da faltako, bola saioei, zezen suzkoari eta gaueko musika jaialdiari bidea eman aurretik.

Sagardo Lehiaketa eta herri kirolak, igandean
Igandea ere bete-betea dator Ergobin. Sagardo Lehiaketaren 54garren edizioa egingo dute eguerdian, eta Ane eta piraten saioaren ondoren, harri txi­ki­en momentuko jasotzaile one­nak ariko dira Ergobiko bal­da­rra harriarekin. Eta afariaren ondoren, harri proba izango dute Imanol Paollaren zaldiak, eta Emarri neska taldeak.
Idi proban, lau parte hartzaile. Jaien azken egunean jokatuko da idi proba, Ergobia Sari Nagusia, eta lau parte hartzaile izango dira: Errenteriko Ma­txain, Aiako Arzadun, Orioko Oliden eta Zaldibiko Elosegi. Bi txandatan ariko dira, 12:00etan eta 18:00etan; bakoitzean bi idi pare.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!