Txakurrei txertoa jartzeko zita, irailean

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 22a, 02:00

Aranoko Udalak jakinarazi duenez, albaiteroa egonen da herrian, irailaren 15ean. Egun horretan izanen da zita, beraz, txakurrei txertoa jarri edota identifikazioa egiteko: arra­­tsaldeko 16:00etatik 17:30e­tara, plazan.
Aurkeztu beharko dira, txakurraren titularraren nortasun agiria, eta txakurraren kartilla, aurreko txertoak zehazten dituen dokumentua, alegia.
Txertoa jartzea 20 euro izanen dira, eta txertoa jarri eta identifikazioa egitea, 40 euro. Gainera, jabe aldaketa egiteko ere izanen da aukera bertan, 10 euroan.
Udalak ohartarazi du, lau hilabetetik aurrera beharrezkoa dela txakurrak identifikatu eta txertatzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!