Abuzturako ere, zenbait ekintza antolatu ditu Sutu Jaiak taldeak, eta zita berri bat jarri dute bihar: Jolas zikinak egingo dituzte Ave Maria parkean, arratsaldeko 17:00etan hasita. Gomendatu dute, arropa zaharrarekin joateko. Larunbatean, berriz, Sahara Eguna ospatuko dute, 17:30etan Tilosetan.