Uterga eta Endika, ligaxka hasteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 18a, 02:00

Buruz Buruko Txapelaren lehia gaur hasiko da argitzen, semifinaletako ligaxka hastearekin batera. Utergak eta Endikak jokatuko dute estreinako partidua, 16:00etatik aurrera Galarretan. Aurre­ne­ko lau puntuen bila aterako dira biak, eta gertutik jarraituko dute partidua, ligaxka osatuko duten beste bi erremontistek: Barrenetxea IV her­naniarrak eta Urrizak. Beraiek, elkarren kontra izango dute aurrenekoa, larunbat honetan bertan.
Hiruna partidu jokatuko di­tuz­te semifinalistek, eta bi onenak sailkatuko dira finala jokatzeko, txapelaren bila, irailaren 12an.

Uterga, Endika, Barrenetxea IV eta Urriza ariko dira ligaxkan, finalerako pasea lortzeko.

Beste hiru partidu, jaialdiak
Partidu haundiarekin batera, beste hiru ere izango ditu gaur­ko jaialdiak Galarretan: Goikoetxea V-Aizpuru III/Se­gurola-Zaldua; Urriza-Zubiri/
Ezkurra II-Ion; eta Matxin VI-Martirena/Ansa II-Labaka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!