Gauerdian bukatuko dira festak Goizuetan, baina horretan pentsatzen hasi aurretik, denbora eta ekintzak izanen dituzte oraindik, azken unera arte gozatzeko. Peñaren eta ezkonduen eguna izanen da gaurkoa, eta denak elkartuta, jai giro ederrean ibiliko dira.
Goizeko 12:30etan aterako da peña, Ikastolako tabernatik, eta ordu berean hasiko dira pilota partiduak ere.
Bazkaria, eta azken zezenak
Bazkaria ere eginen du Umore Ona peñak, eta kalejiran abiatuko dira arratsaldean, igandea txarangarekin, azken zezenak ikustera. Iluntzean, berriz, dantzaldia eskainiko du Gabezin taldeak, eta gauerdian jaien bukaera ekitaldia egin ondoren, beste dantza saio bat gidatuko du. Igandea txarangaren erritmora bukatuko da festa.
Lizeagaren sagardoa, onena
Sagardo lehiaketa ere izan zen igandean Goizuetan, eta 14 sagardotegiren artean, Lizeagarena izan zen onena. 45 puntu lortu zituen, Larre Gain, Alorrenea, eta Petritegiren aurretik (39).
PEÑAREN ETA EZKONDUEN EGUNA, gaur
12:30, Peñaren irteera Ikastolako tabernatik.
12:30, Pilota partidak: umeena eta Goizueta-Arano.
15:00, Umore Ona peñaren
bazkaria.
17:00, Peñaren kalejira Igandea txarangarekin.
Ondoren, Zezenak Lasturren eskutik.
20:30, Dantzaldia Gabezin
taldearekin.
00:00, Udaletxe aurrean festen bukaera ekitaldia, Igandea
txarangarekin.
Ondoren, Dantzaldia Gabezin taldearekin.
Ondoren, Igandea txaranga.