Agurrik beroena eman nahi diete uda Hernanin pasa duten haur sahararrei, eta beraien herrira bueltatu aurretik, festa antolatu diete gaur. Sahara Eguna izango da, Sutu Jaiaken eta Udalaren eskutik, arratsaldeko 17:00etan hasita Tilosetan; eguraldi txarra eginez gero, Atsegindegin.
Haima bat, tea, henna...
Saharan girotuta egongo da festa, eta denetik izango da, jolasean eta dantzan aritzeko: henna egingo dute (eskuak margotzea), tea ere bai, jolasak izango dira, kontzertuak, haima bat ere montatuko dute...
Datorren larunbatean bueltatuko dira Saharara, Salka Ali Ramdam, Leila Abdi Embarek eta Usama Selma.