ABUZTUA aurrera dijoa, eta Hernaniko errugbi elkarteko taldeak pixkana-pixkanaka hasiko dira denboraldia prestatzen. Talde nagusiak, senior gizonezkoenak, uztailaren 16an hasi zituen entrenamenduak. Eta aste honetan, beste lau taldek ekingo diote denboraldi berria prestatzeko lanari. Senior gizonezkoen B taldeak eta kadeteek gaur izango dute aurreneko entrenamendua, 19:30etan eta 18:30etan, hurrenez hurren. Senior emakumezkoek eta infantil federatuek berriz, bihar hasiko dute denboraldia, 18:30etan.