Udala herriko zenbait kale asfaltatzen aritu da azken asteetan. Lan gehienak aurreratu badituzte ere, eguraldia lagun izan ez, eta Urbieta kaleko 16-17 zenbaki pareko zati gorria margotzea falta zaie. Jakinarazi dutenez, gaur margotuko dute, eta beraz, kalea itxita egongo da egun osoan zehar. Barkamena eskatu dute sortu ditzaketen eragozpenengatik.