San Rokeren omenezko ekitaldietan murgildu ziren atzo, aranoar, astigartar, eta inguruko herrietatik gerturatutako dozenaka lagunak.
Aranon goizean goizetik izan zen mugimendua. San Roke ermitarako bidea hartu zuten txistulariek 10:30en bueltan, eta atzetik eta aurretik joan ziren herritarrak. Meza eta pelota partiduak abiarazi zuten jaia; eta giro paregabean joan ziren bazkaria eta arratsalde partea.
Astigarragan, Done Jakue ermitaren bueltan izan zen jaia. Leporaino bete zen ermita, 11:00etako mezan, eta baita ere, dantzariek ondoren egin zuten emanaldian. Ondoren, Betizu jatea egin zuten dozenaka lagunek, giro ederrean.