Boleibola eta joko gehiago gaur, igerileku irekietan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 17a, 02:00

Eguraldi ona egiten duenean, leporaino betetzen dira Hernaniko jolas igerilekuak. Beroari aurre egiteko gerturatzen dira asko; baina igerileku irekiak, hori baino gehiago dira. Berdegune zabalak ditu inguruan, eta kirola egin edo jolasean aritzeko hainbat gune ere, badaude egokituta.  
Abuztuan zehar, Udalak hainbat ekintza antolatu ditu jolas igerilekuetan, bertara­tzen diren guztiek goiz pasa ederra egiteko aukera izan dezaten.

Boleibola eta saskibaloia, aste honetan
Gaur esaterako, 11:00etatik au­rrera, boleibol txapelketa izan­go da; eta asteazkenean, saskibaloi txapelketa. Horrez gain, slack line, ohe elastikoak, eskulanak, jolas ekintzak eta ur jolasak ere, izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!