Aurrera dijoaz Goizuetako festak, baina oraindik bada dibertitzeko aukerarik. Erraldoi eta buruhaundiekin hasiko da gaurko eguna. Eguerdiko plater fuertea Bakailao lehiaketa izango da; 11:00etan hasiko da eta 12:00etarako jakingo da goxoena nork prestatu duen. Igandea txaranga ere ibiliko da kaleak girotzen.
Arratsaldean, Asier Olaizola goizuetarraren partiduaz gozatzeko aukera izango da. Afizionatu mailakoa izango da, eta Mikel Goñirekin batera jokatuko du, Olazabal II eta Eskuderoren kontra. Iluntzean musika eta dantza izango dira nagusi: Umore Ona dantza taldea lehendabizi; eta O´Club ondoren.
11:00 Erraldoiak eta buruhaundiak
12:00 Bakailao lehiaketa
13:00 Bakailao lehiaketaren emaitza
13:30 Igandea txaranga
17:00 Pelota partidak afizionatuena eta Garfekoak: M. Goñi-A. Olaizola/M. Olazabal I-Eskudero
19:00 Umore Ona dantza taldea eskolako frontoian
23:00 ‘O’Club’ ikastolan