Santiomendiko auzotarrek elkartu eta egun pasa ederra egiteko aitzakia gutxi behar dutela erakutsi zuten atzo. Festa eguna antolatua zuten, eta goizean goizetik izan zen mugimendua. Tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketan elkartu ziren auzotarrak, lehendabizi. Dozenatik gora tortilla aurkeztu zituzten, eta beste urtebetez, Begoñarentzat izan zen saria. Sekretua zein den galdetuta, «etxeko produktuekin egin eta punttua harrapatzea» erantzun zuen irabazleak. Zaldi demak, auzo bazkari eta afariak, eta herri kirolek jarri zuten giroa, egun osoan zehar.