Barrenetxea IV ligaxkako plazaren bila aterako da gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 15a, 02:00

lau erremontistek jokatuko dute Banakako Txapelketa Nagusiko ligaxka. Bik, Utergak eta Urrizak, hasieratik dute plaza; Endikak asteartean lortu zuten plaza, Matxin IIIren kontra irabazi eta gero. Eta gaurkoan, laugarren plaza izango da jokoan. Endika Barrenetxea erre­montista hernaniarrak Etxe­berria IV izango du aurrez aurre, lehia horretan. Txa­pelketako aurreneko partidua izango da hernaniarrarentzat. Etxeberria IV lesio batetik dator, eta Barrenetxeak Kronikari azaldutako moduan, hori izan daiteke klabea, hernaniarrarentzat. Bikoteka maila ederra erakusten ari da Barrenetxea, eta sasoi bete-betean iritsi da txapelketa haundira. Zeresan haundia eman du azken hilabeetan; orain arte ordea, banakakoa ez da bere fuertea izan.

Zubirik, partidua
Erremonte jaialdia 16:00etan ha­siko da, eta txapelketako partidua bigarrena izango da. Au­rre­nekoan, Zubiri goizuetarra ikus­teko aukera izango da; Zal­du­arekin jokatuko du, Goikoetxea V eta Aizpuru IIIren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!