Gure Esku Dagoko lagunek abiaraziko dute festa

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 14a, 02:00

Bost egunez, Amabirjin jaie­tan murgilduko da Goizueta. Eguerdiko 12:00etan, Gure Esku Dagoko lagunek, Unai Loiarte alkatearekin batera, botako dute festa abiaraziko duen suziria. Amabirjin bez­pera izanen da gaurkoa, eta gazteen eguna ospatuko dute. Poteoa, bazkaria, jo­koak, peñen irteera, txu­pinazoa, kontzertuak, dan­tzaldia... eta beste hainbat ekintza antolatu dituzte. 

Autobusak, gaur
Goizuetara joan etorria egi­te­ko korreoa izanen da gaur: Goizuetatik Hernanira, 09:00 eta 15:00etan; eta Hernanitik Goizuetara, 12:00, 19:00 eta 19:15etan. 

 

AMABIRJIN BEZPERA ETA GAZTE EGUNA GAUR
12:00 Jaiei hasiera emanen 
dien txuipinazoa Igandea 
txarangarekin.
Ondoren Erraldoiak eta buruhaundiak. Brindisa txosnan.
12:30 Gazte poteoa Igandea 
txarangarekin.  
14:30 Gazteen bazkaria
Ondoren Gazteen bingoa
17:30 Gazte jokoan tabernetan zehar ‘Elektrotxuflarekin’.
19:30 Peñaren irteera ikastolatik
20:00 Gazte txupinazoa
00:00 Kontzertuak gaztetxean
00:00 Dantzaldia Laiotz 
taldearekin
Ondoren igandea txaranga    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!