XABIER Salillas atleta hernaniarrak badu marka berri bat, palmareserako. Ibaimendi Club Deportivo Ultrafondo Cantabria taldean dabil Salillas, eta Frantziako Privas-Ardeche proban izan berri da. Erresistentzia proba batean hartu du parte oraingo honetan Salillasek. Helburua zen, 72 ordutan ahalik eta itzuli gehien ematea kilometro bateko zirkuitu itxi bati. Martxa modalitatean jokatu zen proba, eta nazioarteko atletek hartu zuten parte. Salillasek marka ederra egin zuen, 265 kilometro egin baitzituen; kontuan izan behar da gainera, modalitate berria dela martxa Salillasentzat. Proba britaniar atleta batek irabazi zuen, 281 kilometro eginda.