abuztua aurrera dijoa eta ikasturte berria geroz eta gertuago dute saskibaloi jokalariek. Aurredenboraldia hil honetan bertan hasiko dute senior taldeek; gazteak aldiz, irailean hasiko dira. Aurten, senior mailako bi talde izango dira; eta bigarren mailako nesken talde bat. Gazteentzat berriz, lau talde izango dira: mutiletan, kadete (2000-2001) eta juniorrak (1998-1999); eta nesketan, juniorrak (1998-1999) eta infantilak (2002-2003). Elkartetik azaldu dute, saskibaloia gustatu, probatu eta parte hartu nahi dutenek zabalik dituztela ateak. Horretarako: ikerportela@asigarragake.com.