Estatuko autokross txapelketako bosgarren proba puntuagarria jokatuko da asteburuan Arteixon, Jose Ramon Losada zirkuituan. Urteko proba garrantzitsuena izaten da Arteixokoa. Iker Lujanbio bertan izango da, Silvercar ST2 kotxearekin. Bere kartcrossean, IV. mailan, 56 kotxek eman dute izena. Bihar arratsaldean eta larunbat goizean kotxeen egiaztapen teknikoak izango dira; eta arratsaldean entrenamenduko bi saio, eta 1go manga ofiziala. Igande goizean berriz, repeskak. Eta eguerdi aldera, finalak. Lujabio podiumera igo zen joan den urtean 2garren postua eginda.