Beste 18 Babes Ofizialeko Etxebizitza zozketatuko ditu Udalak, Ergobia Ibilbidea lurzatian eraikitakoak. Etxe horietako bat erosi nahi duenak, asteartea dauka azken eguna, izena emateko. Udaletxeko Jabetzaren Erregistroan aurkeztu behar dira eskaera orriak eta beharrezko dokumentazioa. Bete beharreko baldintzak eta eskabideak Udalaren webgunean daude ikusgai: www.astigarraga.net.