Aranon eta Santiomendin festa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 15a, 02:00

San Rokeren omenez, egun osoko egitaraua antolatu dute bihar. Aranon, txistulariak, meza, kalejira, pelota partidua, bazkaria, etab antolatu dituzte, eguna merezi duen moduan ospatzeko. Eta Santiomendiko ermitan ere, ez dira atzera geratu: meza, dantzariak, bazkaria eta dantza izango dira, eguneko plana.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!