«Gaztetxoen artean harreman polita sortu da, eta balorazioa positiboa da»

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 14a, 02:00

Aisialdian euskeraren erabi­lera sustatzeko asmoz, uda­leku ibiltariak antolatu ditu beste urtebetez, Dobera Eus­kara Elkarteak. Aurten gai­nera, izan da nobedaderik; izan ere, ohiko udaleku ibil­tariez gain, txikien edizio bat ere izan da. Bi udalekuak kontuan izanda, 57 neska-mutilek hartu dute parte. 

Hainbat balore, udalekuetan
Udalekuak ibiltariak izatearen arrazoiak asko dira, eta ho­rien artean dago, zenbait b­a­lorez jabetzea: «helburu na­gusia euskeraren erabilera sustatzea bada ere, udaleku ibiltariekin bilatzen da gure gaz­teek natura errespetatzea, hezikidetza, elkarlana eta talde sentimendua bultzatzea, eta euskal kultura ezagutzea, inguru eta lagun berriak egi­tea, eta nola ez, ondo pasa­tzea!» dio Doberak. Bi udalekuen kasuan, balorazioa oso positiboa dela azaldu du Doberak.

Aurrenekoa, Gipuzkoako kostaldean barrena
DBHko 41 gaztek hartu zuten par­te Udaleku Ibiltarien au­rre­neko txandan. 12 egunez, Gi­puz­koako kostaldean ba­rrena ibili ziren, Oriotik Zes­toara, zehazki. Doberak azaldu duenez, urtetik urtera arrakasta haundiagoa dute udalekuek: «elkarrengana­ko jarrera oso ona izan da, eta giro oso polita sortu dute. Lagun onak egin dituzte eta uda­le­kuetako watsapa ere sortu dute, harremanarekin jarraitzeko as­moz. Eguraldia ere lagun izan dute, aurten».

Urumea bailaran, bigarren txanda
Aurtengo nobedadea bigarren edizioa izan da, 9-12 urte bitar­teko neska-mutilena. Urumea bai­­laran barrena ibili dira, Her­nanitik Goizuetarako bidea egi­nez. Doberak azaldu duenez, on­do moldatu dira: «egonaldi ez­ber­dinak kontuan izanda, gaz­tetxoei gehien Arano eta Goi­zue­tako egonaldiak gustatu zaizkie. Eguzki askorik ikusi ez badute ere, antolatutako ekin­tzetaz gozatu dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!