Semperena hirugarren, Euskadiko Txapelketan eta Arangurengo Klasikan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 8a, 02:00

Urko Semperena txirrindulari astigartarrak bi podium lortu ditu astebetean. Alde batetik, Pistako Euskadiko Txapelketan hirugarren postua lortu zuen uztailaren 31n, Anoetako belodromoan, eta bestetik, Arangurengo Klasikan (Nafarroa) ere, hirugarren egin zuen astelehenean. Kadete mailako probarik esanguratsuenetakoa da Nafarroan. Gorka Urkiola astigartarrak ere parte hartu zuen Euskadiko Txapelketan eta laugarren geratu zen, jubenil mailan. Gipuzkoako denboraldia uztailaren 26an bukatu zen, baina ez dute atseden hartzeko aukerarik izango bi txirrindulari gazteek. Espainiako Txapelketan hartuko dute parte abuztu bukaeran, Madrilen. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!