Puzgarriak, erraldoiak buruhaundiak... eta gehiago!

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 12a, 02:00

Goizuetako jaiek gauza asko dituzte bereziak, eta horien artean, egun bakoitza publiko berezi bati dagoela zuzendua. Umeen eguna joan den igandean izan zen, eta herriko txikienek gogotik gozatzeko aukera izan zuten txaragan, otorduak, magia, eta abarrekin... Festak ofizialki ostiralean asten dira ordea, eta handik aurrera ere, izango dute zerekin disfrutatu.
Etzi, Amabirjin bezperan, erraldoi eta buruhaundiak ibiliko dira kaleetatik barrena. Eta ez da egun bakarra izango; izan ere, larunbatean eta astelehenean ere izanen dira.
Igandean gainera, hau­rrentzako puzgarriak izanen di­ra goiz eta arratsalde, es­kolan. Eta haurrentzako toka txapelketa ere antolatu dute, 11:30etan.
Azkenik ume koxkor edo gaztetxoentzat,  zezenak iza­nen dira igandean eta as­te­artean. Bi kasuetan, arratsal­deko 17:00en bueltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!