Plana, sagardoa eta itsasoa uztartuz

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 10a, 02:00

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Albaolak pakete turistiko bat eskaintzen dute, sagardoa eta itsasoa uztartuz: Albaolara bisita, San Juan baleontzia ikusiz, eta ondoren sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzeko aukera, Gipuzkoako sagardotegi batean. 12 daude aukeran, eta tartean, Hernaniko Iparragirre. Erreserbak egiteko: 943 33 68 11 edo turismoa@sagardotegiak.com. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!