Meza, txistua eta bazkaria, San Rokeren omenez

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 12a, 02:00

Festa egun ederra antolatua dute igandean Astigarragan eta Aranon. San Roke eguna ospatuko dute Santiomendiko tontorrean eta Aranon, eta gerturatzen denak ondo pasatzeko aukera ederra izango du

Arratsaldera bitartean festa, Santiagomendi tontorrean
Done Jakue ermitaren bueltan, Santiomendiko tontorrean, 11:00etan hasiko dira San Rokeren omenezko ekitaldiak. Ondoren, jendetza biltzen den dantza emanaldia eskainiko dute Astigar taldeko dantzariek. Eguerdi partean, bazkari goxo baten bueltan elkartuko dira Santiomendira gerturatu direnak. Labeleko betizu jatea egingo dute; bazkarirako txartelak salgai daude Ikatza tabernan. Eta bazkalostean, Alaiki musika taldeak girotuko du arratsalde partea.

Santiomendiko herri bazkarirako txartelak salgai daude Ikatzan. Aranon egingo den bazkarirako izena eman behar da Kontsejun edo  
948 51 42 79an. 

Egun osoko jaia, Aranon
Aranon urteko egun inportanteenetako bat dute San Roke eguna. Txistulariak goizeko 10:15etan elkartuko dira herriko plazan. Ordu laurdenera, kanpai-jotze saioa eskainiko du Antonio Ezeizak, Aranoko San Martin parrokiatik. Ordu berean, txistulariak irtengo dira San Roke ermitaruntz; meza 11:00etan izango da. Mezaren ostean, ermitatik aterata, kalejira izango da txistulariekin. Herriko pelotalekuan gazteen arteko pelota partidua jokatuko da. Herri bazkaria ere izango da aurten, Kontsejun. Bazkarian parte hartu nahi duenak bi modu ditu: Kon­tsejuan bertan, izena emateko zerrendan apuntatuta edo  948 51 42 79 telefonora deitu. Festak arratsaldean izango du segida. 19:00etan txistulariek girotuko dituzte Aranoko kaleak. San Roke eguna 20:00etan agurtuko dute, Agur jaunak abestuz. 

SANTIOMENDI

Done Jakue ermitan
11:00 Meza
12:00 Astigar taldeko dantzariak
14:00 Labeleko betizu-jatea
*Txartelak salgai Ikatza tabernan
17:30 Alaiki musika taldea

ARANON

10:15 Txistularien elkartzea, Herriko Plazan
10:30 Kanpai jotze saioa, Antonio Ezeizarekin, San Martin parrokiatik
10:30 Txistularien irteera San Roke ermitara
11:00 Meza, San Roke ermitan, Esteban Irurzun parrokoaren eskutik
12:15 Kalejira txistulariekin, 
herriko kaleetan
13:30 Esku pelota partidua 
gazteen artean
14:30 Herri bazkaria Kontsejun
19:00 Kalejira herriko 
txistulariekin.
20:00 Jai bukaera ‘ Agur Jaunak’ abestiarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!