Joan den urteko partida beretsua eman dio Kronikari

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 12a, 02:00

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du 2015ean euskal komunikabideak diruz laguntzeko partida nola banatuko duen. Kronikak  2014ko partida beretsua jasoko du 2015ean ere; beti ere, dituen hiru edizioak kontuan izanda.
Hernaniko Kronikari 23.591 euroko diru laguntza emango dio Jaurlaritzak 2015ean; Uru­meako Kronikari berriz, 4.478 eurokoa. Eta Astigarragako Kronikak ez du diru laguntzarik jasoko, ez baititu irizpideetan eskatzen diren orri minimoak betetzen. Joan den urtean, Kronikak 28.848 euro jaso zituen. 

Irizpideak, berdinak
Eusko Jaurlaritzak diru laguntza ematerako orduan kontuan izan dituen irizpideak 2014ko berdinak izan dira. Hau da, irismena baloratu du batez ere; eta honen barruan, banaketa sistema erabili du Jaurlaritzak, batik bat, neurgailu gisa.

5.000 sinadura baino gehiago jaso ziren, Urumea bailaran
Irizpideen aldaketa eskatuz, Kronikak sinadura bilketa jarri zuen martxan urtarrilean. Urumea bailarako herritar ugari mobilizatu ziren, eta Kronikak 5.000 sinaduratik gora jaso zituen. Sinadura horiekin ziurtatzen dena da, 5.000 herritarrek baino gehiagok hartzen dutela Kronika egunero. Hau da, sinatu zuten herritarrak debaldeko harpidedun egin ziren. 

Aldaketarako margen gutxi, 2015ean
Sinadura bilketa martxan jarri zenean, urtarrilean, 2015eko deialdia zabalik zegoen, eta Kronikak bazekien urte honetan aldaketarako margen gutxi izango zela. Hau da, 2015ean ere, irizpide berdinak erabiliko zituela Jaurlaritzak diru laguntza banatzerako garaian.

Eusko Jaurlaritzarekin harremana, bide onetik
Bailaran jasotako sinadura guztien berri eman zitzaion Jaurlaritzari, eta ordutik, hain­bat bilera egin ditu Kro­ni­kak Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin. Datozen urteetarako hitzarmen bat sinatu nahi da, euskal komunikabideen egoera ekonomikoa egonkorragoa izan dadin. Harre­mana bide onetik dijoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!