Amabirjinetako egitarauan zerbaitek protagonismoa badu, musika da hori. Bost egunetan hogeita hiru musika ekitaldi antolatu dituzte: izan txaranga, kontzertuak, bertsolariak...
Festak txupinazoarekin bakarrik ez, txaranga doinuekin ere hasiko dira. Igandea txarangaren aurreneko emanaldia izanen da hau, eta festetako bost egunetan izanen dute kaleak girotzeko ardura; egun batzuetan, bi aldiz ere jotzekoak dira. Egun berarekin jarraituz, gazte jokoek irauten duten bitartean, elektrotxufla izanen da. Eta gauean, kontzertuak gaztetxean eta dantzaldia Laiotz taldearekin.
Amabijin egunean, dultzaineroen Dianak esnatuko du Goizueta. Arratsaldean, bertso saioa izanen da B. Gaztelumendi, J. Maia, S. Kolina eta A. Mendiluzerekin. Eta gauean Txapelpunk eta Tximeleta taldeen kontzertuak, kalejira, eta DJ Bull ikastolan.
Igandean txarangaz gain, O’Cloub taldearen kontzertua izanen da, 23:00etan, Ikastolan.
Eta azkenik, asteartean, azken egunean, Igandea txaranga bereziki nabarmenduko da. Peñen kalejira girotuko dute; eta baita ere, festen amaiera ekitaldia eta goizaldeko ordu txikiak. Dantzaldia ere izanen da bitan, Gabezin taldearekin.