Ergobia ibilbidean egingo dituzten babes ofizialeko etxeetan, izena ematea

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 12a, 02:00

Ergobia ibilbidea lurzatian Babes Ofizialeko 18 etxebizitza eraikiko dira epe motzean. Udalak Kro­nikari jakinarazi dionez, 18 etxebizitzak erosketa erregimenekoak izango dira, eta zozketan parte hartu nahi dutenek orain dute izena emateko garaia. Izen emate epea irailaren 9ra arte egongo da zabalik, eta beharrezkoa den dokumentazioa Astiga­rragako udaletxean entregatu behar da

Ez da ezinbesteko baldintza astigartarra izatea
Etxebizitzetan izena eman dezakete gainerako udalerrietako herritarrek ere. Izan ere, Astigarragako Udalak jakinarazi duenez, ez da ezinbesteko baldintza astigartarra izatea: «Gipuzkoako Aldizkari Ofizia­lean argitaratu zen moduan,  baldintzetan jartzen du Eus­ka­din erroldatua dagoen edonork eman dezakeela izena. Hala ere, Astigarragarekin lotura du­te­nek lehentasuna izango dute; hau da, erroldatuta daudenek edo bertan lana egiten dutenek».
Bestalde, jakinarazi dute, lehenengo zozketa egin eta gero etxe hutsak geratzen badira, Donostialdean eta Burun­tzaldean bizi diren herritarren artea zozketatuko dituztela.

Nola jakin zeintzuk diren baldintzak?
Etxeen zozketan izena ematen dutenek hainbat baldintza bete behar dituzte. Baldintza horiek zeintzuk diren jakiteko hainbat bide daudela gogorarazi du Udalak: «beharrezkoa den do­ku­mentazioa zein den Gipuz­koako Aldizkari Ofizia­lean argitaratu zen, eta udaletxeko webgunean eta iragarki taulan ere, eskuratu daiteke»

Eskaera Udaleko erregistroan entregatu behar dira
Aipatutako Babes Ofizialeko etxe­bizitzen zozketan parte har­tu nahi dutenek eskaera orria bete behar dute. Orri hori www.astigarraga.eus webgunean eskuratu daiteke. Eskaerak erregistroan entregatu behar dira, irailaren 9a baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!