Urbieta, Elkano, Txirrita, Izpizua eta Latsunbeberrin, asfaltatze lanak

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 12a, 02:00

Erdiguneko zenbait kale asfaltatzen ari da Udala azken egunetan. Gaur Urbieta kalean, 17 eta 16 zenbakien artean, tramu gorrian txandakako pasoa izango da. Urbieta eta Elkanoko bidegurutzean berriz, kotxeak pasa­tzeko moduan egingo dute lana. Txirrita eta Izpizua kalean ere izango dira asfaltatze lanak: Zinkoeneatik Orkolagako aparkalekura dijoan sarrera zuzena itxita egongo da; Txirritan, gorantz, sarrera probisionala jarriko dute; bestalde, Txirritatik Zinkoenearako bidea irekita egongo da; eta Txirritatik Izpizuarako tartea, itxita. Azkenik, Latsunbeberri inguruan, azken tramoa itxita egongo da. Kotxeak linean aparkatuta, bi noranzko kale probisionala bihurtuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!