Lasterketaz lasterketa dabil Ander Amonarriz txirrindulari hernaniarra. Joan den astean Iruñerriko itzulian hartu zuen parte, eta maila ederra erakutsi zuen. Sailkapen orokorrean 10garren egin zuen, eta 1go urteko jubenilen artean, 2garren bukatu zuen. Asteburuan berriz, Zumaian jokatu zen Euskadiko Txapelketan izan da hernaniarra. 14garren bukatu zuen, eta taldeka, txapeldun. Bihar, Euskal Herriko torneoa izango du jokoan, Azkoitian.