Denboraldiko aurreneko txapela ekarri du Hernanira Ioritz Arrietak. Oiartzungo torneoa irabazi du Ander Imazekin batera; finala 22-6 irabazi zuten, Ugalde II eta Murgiondoren kontra. Maila bikaina erakutsi zuen Arrietak, final osoan. Bestalde, Mikel Lasa pelotari infantila azpitxapeldun izan da Getariako torneoan. Irastorza añorgatarrarekin batera galdu zuen, 18-10, Gure Txeruren kontra.