‘Txakurra eta katua’, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 12a, 02:00

Abuztua ere sutzeko gogoz dira Sutu Jaiak taldeko kideak. Asteburuan Txindo­kira buelta egin zuten, eta eguraldi txarrak ere, ez zuen giro ona zapuztu.

Hurrengo hitzordua berriz, gaur gauean jarri dute: Txakurra eta katua jokoa. Joan den urteko arrakasta eta gero, 23:00etan jarri dute zita; bertan azalduko dituzte jokoaren arau eta nondik norakoak eta parte hartu eta ondo pasatzeko gogoa duten herritar guztiak gonbidatu dituzte, bertara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!