‘Chertat eta lehoia’ liburua, salgai

Kronika - Erredakzioa 2015ko abu. 12a, 02:00

Dobera Euskara Elkartearen ipuin faktoriako liburua ka­lean da: Chertat eta lehoia. Saharako istorio bat kon­ta­tzen da liburuan. Do­be­rak Abdi Ami Omar mar­go­lari sahararrarekin egin du lana; haren eskutik izan baitu ipuinaren berri. Proiektu in­terkulturala izan­go da, eu­s­ke­raz eta Saharako hiz­kun­tzan bai­tago idatzia.

Saharatik etorritako umeei, ipuin bana
Hego Euskal Herrira Saha­rako 450 ume etorri dira aurten uda pasatzera. Doberaren nahia da, ume bakoitzari ipuin bat ematea opari. Doberak berak 50 ipuin emango ditu, eta beste 400 aleak banatu ahal izateko laguntza behar du. Bi modu daude: batetik partizi­pazioak erosi daitezke 30 euroan, ipuina lortu eta beste bat Saharako haur bati ema­teko; edo bestetik, dirua in­gresatu daiteke, izen abizenak jarriz, 2100 2403 81 0200139836 (La Caixa) kontuan.

Salgai, gaurtik
Liburua erosi nahi dutenek gaurtik dute eskuratzeko au­kera Doberako lokalean (La­rra­mendi, 11). Ipuinaren pre­zioa 15 eurokoa da; bazki­deentzat, 12 eurokoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!