Asfaltatze lanak direla eta, Urbieta, Biteri eta Oarso kaleak itxita egongo dira gaur. Horrez gain, bide-markak pintatu behar dituzte A-15ean eta gaurtik ostiralera, gauetan (22:00-06:00) itxi egingo dute zati batean, Hernanin. AP-8 eta N-1 errepideak erabiltzeko gomendatu dute.