Iñaki Quesadaren omenezko bigarren errugbi txapelketa antolatu dute Zarautzen eta bertan izango da Hernani. Abuztuaren 29an izango da, Zarauzko Asti zelaian. 16:30etan, Atletico SS eta La Unica neurtuko dira eta 18:00etan, Hernani eta Zarautz. Ondoren, 21:00etan, afari herrikoia egingo da. Zarauzko errugbi elkartearen kantinan daude salgai txartelak, 10 euroan.